´Eskoriatza Bizirik´ erosketa bonuen kanpaina

2024 / 09 / 04

Eskoriatzako negozioei laguntzeko, kontsumoa sustatzeko eta familiei laguntzeko, udalak Eskoriatza Bizirik bonuen 2024 kanpaina martxan jarri eta irailaren 9tik aurrera jarriko dira bonuak salgai.

Baldintzak betetzen dituen pertsona bakoitzak 20 € balio duen bonu bat erosteko aukera izango du, eta trukean 30 € gastatu ahal izango ditu programari atxikitutako establezimenduetan.

Erosteko baldintzak

  • Eskoriatzan erroldatuta egotea.
  • Adinez nagusia izatea.
  • Ordainketa kreditu txartelarekin edo mugikorrarekin egitea (ez da beste ordainketa modurik onartuko)
  • NAN edo AIZ zenbakiarekin identifikatzea.
  • Beste baten bonua eskuratu nahi izanez gero, haren NAN edo AIZ zenbakia.

Nola eta non erabili

Bonu bakoitza 5 euroko balioa duen sei frakzioz osatuta dago, eta frakzio bakoitza zatiezina da. Erosketa bakoitzean, gutxienez 5 euroko frakzio oso bat erabili beharko da.

Bonuak Eskoriatzako establezimenduetan gastatu ahal izango dira, Eskoriatza Bizirik kanpainara atxikitako saltokietan edo zerbitzuen establezimenduetan. Establezimenduak kartel batekin identifikatuta egongo dira. Edozein kasutan, ez dira onartuko loteria eta bestelako joko edo apustuen, farmazia eta estanko ordainketak; beraz, horietan ezingo da erabili bonurik.

Orain arte kanpainari atxikitako saltoki eta establezimenduak honako hauek dira:

Salmenta tokia eta ordutegia

  • Irailaren 9tik 13ra
    • Lekua: Ibarraundi museoa
    • Ordutegia:
      • 10:00 – 13:00 (astelehenetik ostiralera)
      • 17:00 – 19:00 (astelehenetik ostegunera, ostiralean ez)
  • Irailaren 16tik aurrera:
    • Lekua: H@ZI (udaletxean)
    • Ordutegia: 10:00 – 13:00 (astelehenetik ostiralera)

Bonuak gastatzeko epea

Aurrez aipatutako saltoki eta establezimenduetan 2024ko urriaren 31 arte onartuko dira bonuak. Epe barruan erabili ez diren bonuak balio gabe geldituko dira eta hortik aurrera ezingo dira erabili. Udalak ez du erabili ez diren bonuen dirurik bueltatuko.