Arlabango obrak luzatu, eta urriaren 18 arte itxita

2024 / 10 / 02

Gipuzkoako Foru Aldundiak irailaren 2an obrak hasi zituen Arlabango mendatean, eta aurreikuspena zen egun horretatik aurrera eta urriaren 4ra arte itxita egotea errepidea mota guztiko ibilgailuentzat eta baita txirrindularientzat ere.

Baina iraileko lehenengo bi asteetan euri asko egin duenez, lanak ezin izan dira aurreikusitako epean bukatu eta, beraz, errepideak itxita jarraituko du urriaren 18ko 20:00ak arte.

Gogoratu, Debagoiena eta Gasteiz lotzen dituen GI-627 errepidea, Eskoriatzako Aingeru Goardatik (27,200 KP) Arlabango gainera (19,350 KP) egongo dela itxita.

Galtzadaren mozketaren muturretan larrialdietako ibilgailuek eta inguruko etxebizitzetara eta jarduera ekonomikoetara doazen pertsonek bakarrik izango dute sarbidea.

Ordezko ibilbide gisa AP-1 Gasteiz-Irun autobidea erabiltzea gomendatzen da, Eibarren barrena, edo GI-3310 errepidea, Eskoriatzatik Leintz-Gatzagara (15 tona baino gutxiagoko ibilgailuentzat).