Badator, aurten ere, erreka garbitzeko eguna

2024 / 10 / 14

Debagoienean Errekak Bizi Auzolanean egitasmoak antolatuta urriaren 19an bailarako herrietan erreka garbiketa egingo da.

Eskoriatzak ere parte hartuko du garbiketan eta horretarako hitzordua 11etan jarri dute herriko plazan.

Aurten, berritasun bezala errekaren kalitatearen azterketa txiki bat egingo dugu, herritik pasatzerakoan errekak izan ditzakeen kutsatzaile nagusien egoera ezagutzeko.

Auzolana amaitu ondoren hamaiketako goxo baten bueltan egunak eman dituen kontuak kontatuko dizkiogu elkarri.

Animatu eta parte hartu!