Hemen da aste berdea

2024 / 10 / 16

Urriaren 18tik 26ra bitartean Aste Berdea ospatuko da Eskoriatzan bigarrengoz. Iazko esperientzia oinarri, Eskoriatzako Udalak, herriko eragile eta hainbat herritarrekin elkarlanean ingurumenarekin lotutako zenbait ekintza antolatu ditu:

Urriaren 18an haurrei zuzendutako patin ikastaroa.

Patinetan ibiltzen ikasteko aukera izango dute 8 eta 11 urte bitarteko haurrek (LH3-LH6) Luis Ezeizakako kantxan. Aldiz, eguraldi txarra bada, frontoian egingo dute saioa. Ezinbestekoa da patinak eramatea.

Bi ordutegi izango dira aukeran 16:45-18:00 edo 18:00-19:15. Doako saioa izango da eta plazak (20 partaide) mugatuak dira. Izen ematea urriaren 16 arte egin daiteke Tortolis ludotekan. Horretarako hainbat bide daude: arratsaldez bertaratzea, whtsapp-a 688601374 zenbakira edo emaila tortolisludotekaeskoriatza@gmail.com
Plaza kopurua gainditzen bada zozketa egingo da urriaren 17an.

 Urriaren 19an Erreka garbiketa eta estolda apainketa

Partehartzaileak 11:00etan elkartuko dira herriko plazan eta elkartzen den jende kopuruaren arabera errekako eremu ezberdinetan banatuko dira. Ekimenak bailara ikuspegia izateaz gain, Deba erreka eta hori elikatzen duten erreka txikiagoen ezagutza eta naturarekin dugun harremanaren sendotzea ditu xede nagusiak; soilik ezagutzen dena zaintzen delako.

Gaztelekutik 11:30ean estoldak apaintzera aterako dira, sentsibilizazio mezuak marraztuko dituzte grafiti bidez.

Ondoren, bi ekintzetako partaideak hamaiketakoa egiteko batuko dira.

Urriaren 23an “Lurzoruaren garrantzia” hitzaldia.

Hizlaria Jakoba Errekondo. Agronomoa eta paisajista.

Urarekin eta airearekin batera, lurzorua da gizakiok dugun baliabide preziatuena: euskarri fisikoa izateaz gain, guretzat eta ekosistementzat ezinbestekoak diren lehengai eta zerbitzuak ematen dizkigu. Hitzaldi honetan Jakoba Errekondorekin, historian zehar lurzorua nola eta zertarako erabili dugun aztertuko dugu. Hitzaldian, herritarren zalantzak eta kontsultak erantzuteko tarte bat egongo da.

Urriaren 26an orientazioa familian.

Ibarraundi museotik abiatuta orientazio saio bat egingo da. Mapa eta brujula lagun, ibilbide bat burutu beharko dute partaideek begiralearen azalpenak jarraituz. Familiei zuzendutako saioa izango da, beraz, 6 urtetik 11 urte bitarterako haurrek heldu baten laguntzaz parte hartu dezakete. 12 urtetik gorakoek taldean edo familian parte har dezakete.

Ekintza hau egiteko brujula eramatea gomendatzen da.

Plaza kopurua (20 partaide) mugatua denez, beharrezkoa bada, zozketa egingo da urriaren 24an.

Ekintza honetarako izen-ematea urriaren 23 arte egin daiteke Tortolis ludotekan.
Horretarako hainbat bide daude: arratsaldez bertaratzea, whtsapp-a 688601374 zenbakira edo emaila tortolisludotekaeskoriatza@gmail.com