Artile bilketa Debagoienan
2024 / 10 / 28Landaolak, Lurgintzak eta Abelurrek elkarlanean antolatu dute aurtengo artile-bilera eta Debagoieneko artzainek azaroaren 6an entregatu ahal izango dute ardi-ilea Oñatin.
Artile bilketa honen zati bat Gipuzkoako Foru Aldundiak hartuko du bere gain, eta beste zatia artzainek ordaindu beharko dute. Artzainek ordaintzekoa ardi-kopuruaren araberakoa izango da eta tarifak honako hauek izango dira:
Entregarako prozedura
- Entregara joan aurretik, txanda hartu behar da eta txanda honako telefonora deituta hartuko da: 696 433 602
- Artzainak duen ardi kopuruaren araberako ordainketa egin beharko du, modu honetara:
- Caja Rural ES50 3008 0152 6549 2039 5821
- Kontzeptuan ipini: IZEN ABIZENAK+BASERRIA
- Artzainak ordainketa-agiria entrega-lekuan aurkeztu beharko du.
- Artzainak azken erroldan zenbat ardi dituen adieraziko du.
- Artzain bakoitzak artilea entrega-lekura esandako orduan eramango du.
- Zakuak artzainak berak hustu beharko ditu.
- Entrega egin ondoren, entrega-leku horretako antolatzaileak faktura emango dio artzainari. Faktura garrantzi handiko dokumentua bihurtuko da erakundeen aurrean (ikuskapenetan) artilearekin zer egin den adierazteko garaian. Faktura egin ahal izateko, gainera, artzainak bere izena, deiturak, helbidea eta NAN eman beharko ditu, eta bat etorri beharko du artalde hori Gipuzkoako Foru Aldundiaren kanpainako datuetan erregistratuta dagoen izenarekin.