Prestakuntza digitala izateko ikastaroa Kultur Etxean

2024 / 10 / 29

Eskoriatzako Kultur Etxean gaitasun digitalak hobetu nahi dituzten pertsonentzako ikastaroa eskainiko da. Guztira 8 orduko ikastaroa izango da, doan emango dena.

Ikastaro honen helburua parte-hartzaileei tresna praktikoak ematea da, ezinbesteko zerbitzuetara sartzea ahalbidetzeko, gizarte digitalean parte-hartzeko eta lan-esparruan aukera gehiago izateko. Prestakuntza hau aukera bikaina izan da gizarteratzea indartzeko eta gure inguruan dagoen arrakala digitala murrizteko.

Ikastaroak egunerokoan erabilgarri eta praktikoak diren alderdiak landuko ditu, hala nola:

  • B@KQ ziurtagiri digitala lortzea: Online eskaera bideo-identifikazioarekin, (Smartphone bat eta NANa eduki behar dira)
  • Osakidetzaren Appa:
    • Osakidetzaren Atari Mugikorra; Aurretiko Hitzordua eskatu, Osasun Karpeta ikusi, Nire Tratamendu Medikoan, Osasun Aholkuan edo hainbat inkestatan sartu, txertaketa-kanpainen jakinarazpenak jaso, osasun-aholkuak, zerbitzu berriak abiarazi…
    • Osasun-karpeta: Historia klinikorako sarbidea, txostenak, proben emaitzak…
    • Nire tratamendua: kontsultatu tratamendu aktiboa, aurrez inskribatutako medikazioa farmazian jasotzeko
    • Beste App batzuk: bihotz-gelditzerako laguntza, gainpisuaren tratamendu integralerako programa…
  • Beste APP interesgarri batzuk:
    • Google maps: Ibilbide argiak aurkitu, oinez, autoz edo garraio publikoan, ahots-argibideak…
    • Gmail: mezuak idatzi, mezuak birbidali…
    • WhatsApp: argazkiak eta dokumentuak bidali, bideo deiak egin, WhatsAppen kokapena partekatu…o Izenpe: Dokumentuak online sinatzeao Udalaren aplikazioa

Horrez gain, ikastaroen edukiak taldearen beharretara egokituko dira, parte-hartzaileek modu pertsonalizatuan ikasi ahal izateko. Prestakuntzaren ezaugarriak hauek dira:

  • Ikasle kopurua talde bakoitzeko: gutxienez 10 eta gehienez 20.
  • Ikastaroaren tokia: Kultur Etxean
  • Iraupena: 8 ordu.
  • Egunak: aste batean 3 egunetan emango da: Azaroak 12, 13, eta 14  (asteartea, asteazkena, eta  osteguna).
  • Ordutegiak: 16:00-18:45
  • Izen-ematea:
    • Deitu 943-71 31 36  (Gizarte Zerbitzuak)
    • Jubilatuen bulegoan. Astearte eta ostegunak (Urriak 29 eta 31, eta azaroak  5  eta 7 ) – 11:00- 12:30
    • Izen-emate ordenan beteko dira plazak