LAN ESKAINTZA: 2 peoi lurperatzaile eta gizarte langile 1

2024 / 11 / 04

Eskoriatzako Udalak 3 pertsona kontratatuko ditu 2024-2025eko Enplegua sustatzeko dirulaguntzen baitan.

2 peoi lurperatzaile

3 hilabetez egongo dira lan jardun osoan.

Hauek dira betebeharreko ezinbesteko baldintzak:

  • Langabetuak Lanbiden lan-eskatzaile gisa alta egon, bai hautagaitza enplegu-eskaintzatara bidaltzen duten momentuan bai kontratua hasteko egunaren aurreko egunean.
  • Debagoienan erroldatuta egotea.
  • Ezingo dira kontratatu 2023ko ekitaldirako enplegu-sustapeneko toki-ekintzetarako laguntzen deialdietan edo EAEko EGF Plus 2021-2027 programetan kontratatuak izandakoak.
  • B gidabaimena izatea

Hauek dira baloratuko diren baldintzak:

  • Euskararen ezagutza.
  • Peoi lanak udal brigadetan, enterradore lanak, edo antzerako lanetan egindako peoi lanak.
  • Laneko arriskuen prebentzioari buruzko ikastaroak edo mintegiak
  • Eskoriatzan erroldatuta egotea

LANBIDEKO ERREFERENTZIA:  162024013080
Eskaerak aurkezteko eguna: 2024ko azaroaren 11
Informazioa eta izen ematea:

Gizarte langilea

6 hilabetez lan jardun erdian.

Hauek dira betebeharreko ezinbesteko baldintzak:

  • Langabetuak Lanbiden lan-eskatzaile gisa alta egon, bai hautagaitza enplegu-eskaintzatara bidaltzen duten momentuan bai kontratua hasteko egunaren aurreko egunean.
  • Debagoienan erroldatuta egotea.
  • Ezingo dira kontratatu 2023ko ekitaldirako enplegu-sustapeneko toki-ekintzetarako laguntzen deialdietan edo EAEko EGF Plus 2021-2027 programetan kontratatuak izandakoak
  • Gizarte langintzan diplomatua izatea
  • Euskera: C1
  • Gidabaimena izatea

LANBIDEKO ERREFERENTZIA:  162024013076
Eskaerak aurkezteko eguna: 2024ko azaroaren 11
Informazioa eta izen ematea: