Berdintasun Diagnostikoaren proposamena kontraste fasean

2024 / 11 / 04

Udalak aurten Eskoriatzako Berdintasun Diagnostikoa osatzeko prozesua martxan jarri zuen Emun aholkularitzaren laguntzarekin. Diagnostiko horren helburua Eskoriatzako errealitateak ezagutu eta genero-berdintasuna lortzeko eman beharreko pausoak identifikatzen laguntzea da.

Urte hasieratik hona hainbat lan eginda, diagnostikoaren lehenengo zirriborroa jendartera atera eta herritarren nahiz eragileen kontrastea jaso nahi da orain.

Proposamena ezagutu eta kontrastea egiteko, 2 modu egongo dira: bata aurrez aurrekoa, eta bestea online.

Aurrez aurreko kontraste saioa irekia izango da eta nahi/ahal duten guztiek bertaratzeko aukera izango dute:

  • Eguna: Azaroak 13, asteazkena
  • Ordua: 18:00
  • Lekua: Kultur etxea

Saiora bertaratu ez, baina diagnostikoa ezagutu eta ekarpenak egin nahi dituztenek, online egin ahal izango dute.