2025eko Ordenantza Fiskalen hasierako onarpena
2024 / 11 / 06Udalbatzarrak 2024ko urriaren 24an egindako bilkuran hasierako onarpena eman zien 2025. urteko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean egongo diren Ordenantza Fiskalei.
Aipatutako akordioa eta tramitatutako espedienteak informazio publikoan jarri dira, interesdunek aztertu eta egoki iritzitako erreklamazioak edo alegazioak aurkez ditzaten.
- Alegazioak aurkezteko azkeneko eguna: azaroak 29
- Alegazioak aurkezteko tokia:
- Presentzialki: H@ZI zerbitzua (8:00 – 14:30)
- Online
Epe horretan alegazio edo erreklamaziorik jaso ezean, hartutako erabakia behin betiko onartuta geldituko da.
Ondorengo dokumentuan jasotzen dira, planteatutako aldaketak. Ordenantza Fiskalen 2025. urterako aldaketa.