Jardunaldia: enpresen trasmisioa eta jarraipena
2024 / 11 / 26Azaroaren 28an egingo da BAILARA enpresa elkarteak antolatutako “Enpresen trasmisioa eta jarraipena” jardunaldia, Oñatiko udaletxeko bilkura aretoan, arratsaldeko 16:00etan.
BAILARA enpresa elkarteak, duela gutxi egindako ikerketa bati esker, identifikatu ahal izan du Debagoieneko enpresek ez dutela jarraipenik kasu askotan, jabeek erretiroa hartzen dutelako, ondorengotzarik ez dagoelako, jabeen nekearengatik eta abarrengatik.
Muturreko kasuetan, jarraipen falta horrek enpresa ixtea eragin dezake, eta, ondorioz, enplegua eta aberastasun ekonomikoa eta soziala galtzea.
Horregatik, eskualdaketa prozesuak erraztu behar dira, enpresa jarduera bideragarriak eskuratu ahal izan ditzaten bai ekintzaileek, bai beraien egungo negozioa dibertsifikatu nahi duten enpresek.
Hala ere, enpresa eskuz aldatzeko prozesua nahasia izan daiteke, hainbat faktore hartu behar baitira kontuan, besteak beste, negozioaren benetako egoera, enpresaren balorazioa eta egon daitezkeen gizarte eta lan zamak.
Jardunaldiaren egitaraua honako hau izango da:Jardunaldiaren egitaraua honako hau izango da:
- BAILARA Enpresa Elkartearen aurkezpena.
- Gipuzkoako Merkataritza Ganberako Enpresa Jarraipeneko Zerbitzuaren aurkezpena (Koro Otegi).
- Debagoieneko Garapen Agentziaren “Geroa bermatuz” ekimenaren aurkezpena (Oihana Agirre).
- “MECANIZADOS DE PRECISION BELMEK”, kasu praktikoaren aurkezpena (Asier Martín).
Jardunaldia honako hauei zuzenduta dago:
- Negozioa transmititu nahi duten jabeei.
- Dagoeneko existitzen den enpresa baten erreleboa hartu nahi duten ekintzaileei.
Jardunaldian parte hartzeko izena eman behar da, honako helbide elektronikora mezu bat bidaliz: morobengoa@isea.eus