Gabonetako parketarako begiraleak behar dira
2024 / 12 / 04 Datorren  abenduaren  27an  eta  28an,  Gabonetako  parkea  egingo  da  Eskoriatzan  eta  honakoa  izango  da  ordutegia:
Datorren  abenduaren  27an  eta  28an,  Gabonetako  parkea  egingo  da  Eskoriatzan  eta  honakoa  izango  da  ordutegia:
- 11:00 – 13:00
- 17:00 – 20:00
Begiraleen egin beharrak izaten dira: eskulan tailerrak antolatu eta dinamizatu, puzgarrietarako txandak (adinak eta kopuruak, kontua izanik) eta zainketa antolatu, sarrerak saldu eta parkea garbi mantentzea.
Begirale izateko kurrikulumak abenduaren 13a baino lehen bidali beharko dira helbide honetara:
Hona hemen begiraleek bete beharreko baldintzak:
- 18 urte beteak izatea.
- Euskarako B2 maila izatea.
- Sexu Delitugileen eta Gizakien Salerosketako Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatiboa aurkeztea.
Guztira 12 begiralek egingo dute lan Gabonetako parkean. Jasotako kurrikulumak baloratu egingo dira eta puntuazio altuena jasotzen dutenekin harremanetan jarriko da Udala.
Puntuazioa:
- Monitore titulua: 3 puntu.
- Ikasketak: 3 puntu. Magisteritza, pedagogia, haurrekin zerikusia duten ikasketak egiten egotea edo amaituta izatea.
- Gabonetako parkean esperientzia urte bakoitzeko: 2 puntu.
- Eskoriatzako udaleku irekiak urte bakoitzeko: 1 puntu.
- Euskararen C1: 1 puntu.
