Kiroldegiko gimnasio berria zabalik
2025 / 01 / 29Gimnasio berrian oso egoera onean zeuden gimnasio zaharreko makina batzuk jarri dira, eta material berria ere erosi da erabiltzaileei zerbitzu hobea eskaintzeko.
Gimnasioa bi gunetan banatuta dago
- Makina gidatuko eta pisu libreko gunea: gimnasioko gunerik handiena da, alde batetik, makina gidatuak daude, hasiera batean lesio-arriskua mugatuz mugimendu mekanikoak egiteko aukera ematen dutenak, hasiberriek erabil ditzaketenak, eta bestetik, pisu libreko eta material alternatiboko eremua, entrenamendu funtzionalagoa egiteko.
- Ariketak, kalistenia eta luzaketak egiteko gunea: gune txikiena da, eta bertan, pisudun zakuak, baloiak eta esterilak aurki ditzakegu. Crossfit, binakako entrenamendu dinamikoak, luzaketak… egiteko erabiltzen da.
Materiala zaintzeko derrigorrezkoa da toalla erabiltzea eta ezin da motxilarik igo gimnasiora.
Gimnasioak oso harrera ona izan du, eta asko dira lehen aldiz horrelako ekipamenduak erabiltzen hasi diren bazkideak. Egondako eskaria ikusita, kirol-aholkulariak arreta-ordutegia zabaldu du. Hona hemen ordutegi berria:
- Astelehen eta asteazkenetan: 07:00-10: 30
- Astearte eta ostegunetan: 11:15-12:15 eta 17:30-20:30