Euskaraldirako txapa banaketa abian da
2025 / 05 / 08Maiatzaren 15etik 25era gauzatuko da Euskaraldiaren 4.edizioa Euskal Herri osoan, eta aste honetatik aurrera Eskoriatzan izena eman duten 333 lagunek, txapa jasotzeko aukera izango dute.
Non jaso?
- Kiroldegian:
- Astelehenetik ostiralera 7:00 – 21:00
- Larunbatean 9:00 – 13:00 // 16:00 – 20:00
- Igandean 9:00 – 13:00
- Liburutegian:
- Astelehenetik ostiralera 10:30 – 13:00 // 16:15 – 20:00
- Larunbatean 10:30 – 13:00
- H@ZI – udaletxean
- Astelehenetik ostiralera 8:00 – 14:30
- Plazan
- Maiatzak 8, osteguna, 18:00etatik aurrera
- Maiatzak 9, ostirala, 18:00etatik aurrera
Izena emateko aukera
Dagoeneko Eskoriatzan 333 lagunek eman dute Euskaraldian izena, horietarik 265 Ahobizi rolean eta 68 Belarriprest rolean. Aurten gainera parte-hartzeko Euskaraldia Hikan parte-hartzeko aukera ere badago eta 113 lagunek eman dute izena modu horretan. Oraindik izenik eman ez dutenek maiatzaren 15a baino lehen egin dezakete, honako helbidean: www.euskaraldia.eus
Ariketa
Gogoratu, hizkuntza ohiturak euskararen alde aldatzeko ariketa dela aurten ere Euskaraldian. Ahobizi eta Belarriprest rolak beteko dituzte Euskaraldian parte-hartzen duten herritarrek eta hauek dira bi rolen xehetasunak, eta gainera aurten egongo den berrikuntza (H):
- AHOBIZI: Euskaraz ulertzen duten guztiekin euskaraz egingo dut uneoro. Kideek euskaraz ulertzen ote duten ez dakidanean lehen hitzak, beti, euskaraz egingo ditut; euskaraz ulertzen badute, euskaraz jarraituko dut. Batzuetan zaila izan arren, elkarrizketa elebidunetan ere euskarari eutsiko diot, besteek ulertzen dutenean.
- BELARRIPREST: Nire gaitasun eta aukeren arabera erabakiko dut euskaraz noiz eta norekin egin. Beti ez dut euskaraz egingo ulertzen duten guztiekin, baina euskara dakitenek niri uneoro euskaraz hitz egitea nahi dut; eta horixe eskatuko diet modu esplizituan.
- HIKA: Hitanoa ikasi edo entzun nahi duenak parte hartu dezake. Txapan H-aren pegatina eramango da eta horrek “nahi baduzu, nirekin hika egin dezakezu” adieraziko du.