ITZULIA WOMEN dela eta, ostiral goizean herrirako 2 sarrerak itxiko dira

2025 / 05 / 14

Ostiralean abiatuko da ITZULIA WOMEN 2025. Lehenengo etapa, 148,5 kilometro izango dituena, Zumarragatik abiatuko da eta Agurainen izango du helmuga, eta bide horretan Eskoriatzako sahiesbidetik pasako dira. Maiatzaren 16an izango da, ostirala, goizeko 10:30 inguruan.

Antolakuntzatik jakinarazi dutenez txirrindulariak Eskoriatzatik pasa baino 40 bat minutu lehenago  Eskoriatzako bi sarrerak autoentzako itxita geratuko dira, beraz 9:50 – 10:50 bitartean ezin izango da ibilgailurik herritik atera edo herrira sartu. 

Antolakuntzak adierazi duenez, herritik sartu eta irtetzeko debekuan ez da salbuespenik egongo eta larrialdiren bat egonez gero, erabakia Ertzantzak hartuko du.