2025eko maiatzeko ohiko plenoa

2025 / 05 / 16
  • Eguna: maiatzaren 22a (osteguna)
  • Ordua: 18:00
  • Lekua: Udaletxeko pleno aretoa

Hauek izango dira tratatuko diren gaiak:

  1. Aurreko bilkurako akta onartzea.
  2. Alkatearen adierazpenak.
  3. Dirulaguntzen 2024-2027 Plan Estrategikoaren 1/2025 aldaketa.
  4. Udal lokala Aldaipe elkarteari prekarioan lagatzea.
  5. Esnargi Koop. Energia komunitatean bazkide laguntzaile izateko erabakia eta egin beharreko kontratua onartzea.
  6. Udal lokala Esnargi kooperatibari prekarioan lagatzea.
  7. Itelazpirekin erakundeen arteko hitzarmena sinatzea irrati-komunikazioari buruz. Udal titulartasuneko ondasunen erabilera pribatiborako administrazio emakida esleitzea.
  8. 9/2025 kreditu aldaketa espedientea.
  9. Onartutako eskubideei baja ematea.
  10. Udal honen betebeharrak ordaintzeko aurreikusitako epeak betetzeari buruzko hiruhileko txostena (merkataritza eragiketetan berandutzaren aurka borroka egiteko neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legea aldarazten duen uztailaren 5eko 15/2010 Legearen 4. artikulua).
  11. Lanpostu zerrendaren eta plantilla organikoaren 2025. urteko bigarren aldaketa. Lanpostu berriari euskarazko hizkuntza eskakizuna izendatzea.
  12. Galde-eskeak.