ARGITZEN: energia trantsizioa adosteko prozesua

2025 / 06 / 06

Debagoienean energia trantsizioaren inguruan eman beharreko urratsak adostu eta gauzatzeko deliberazio prozesua da Argitzen. Askotariko eragile eta pertsonen inplikazioaren bidez, eskualde mailan eman behar dugun noranzko aldaketa adosteko proposamena da.

Etorkizuna baldintzatuko duten erabaki estrategikoak eskualde mailan hartu beharrean gaude eta herritar eta eragileek energia trantsizioaren baitan beren ardurak hartzea nahi dugu, prozesuan zehar ahaldunduz. Horregatik da beharrezkoa askotariko eragile eta pertsonen inplikazioa hausnarketa partekatu hori egiteko.

Norabide aldaketabat bai, baina zein noranzkotan?

Energia eredua aldatzeko aukera ezberdinak aztertu eta noranzkoa erabakitzea dagokigu orain. Aldaketa hori eskualdeko eragile publiko, pribatu, komunitario eta herritarrekin landuko dugu. Batetik, Herritarren Batzarrak gomendio batzuk egingo ditu eta, ondoren, Mandatu Organoak horri erantzuna emango dio.

  • Herritarren batzarra osatuko duten 50 herritarrei galdera horri erantzuteko gomendio-sorta bat sortzea eskatuko diegu. Horretarako, Debagoieneko 50 herritar aukeratuko ditugu zozketa bidez eta 2025eko udazkenean elkarrekin galdera horri erantzuteko gonbidapena egingo zaie. Bost saiotan zehar, ezagutza jasoko dute eta baita proposamenak lantzeko laguntza ere. Azkenik, gomendio-sorta bat osatu beharko dute eta Mandatu Organoaren esku utzi.
  • Mandatu organoa gogoeta partekaturako prozesu honen sustatzaile eta erabakigune nagusia da, eta berea da gomendioei erantzuna emateko ardura. Talde hau osatzen duten sektore publiko, pribatu eta komunitarioko 18 eragileek (ikusi zerrenda hurrengo orrialdean) gomendio horiei erantzuna emateko konpromisoa hartu dute.

Harremanetarako: info@argitzen.eus / 691 166 409 (Mikel) / argitzen.eus