Sanpedroak ate joka
2025 / 06 / 20Aurten sanpedro bezpera larunbata izanik, ekintzak 27an hasiko dira, eta txupinazoa ekainaren 28an eguerdiko 13:00etan botako dute EskoZap taldeko kideek, udaletxeko balkoitik. Momentu horretatik aurrera eta uztailaren 1era arte herriko kaleak festa-giroz jantziko dira adin guztietarako prestatutako egitarau zabalarekin.
Txupinazoa
Aurten jaiei hasiera emango dien txupina botatzeko ardura EskoZap Kolektiboarena izango da, Eskoriatzan Aste Zapatista antolatzen 25 urteko ibilbidea egin duen elkartea. Mundu guztiak tokia duen “Beste Mundu Batekin” amesten jarraitzen dute, maitasuna eta elkartasuna eskainiz gertuko eta urrutiko kausei, beti errebeldiaz eta alaitasunez.
Nobedadeak
Zigor-dantzaren estreinaldia izango da aurtengo nobedadeetako bat.
Eskoriatza Iruditan artxiboan 1948.urteko 2 argazki daude. Baina dantza horri buruzko informazio askoz gehiago ez dago. Hori horrela, Gorosarri dantza taldeak zigor-dantzari buruzko azterlana egin du aurten eta gaur egungo moldeetara egokitutako zigor-dantza berrinterpretatu du. Duela 77 urte egin zen bezela, aurten ere uztailaren 1ean plazaratuko du zigor-dantza.
Musikari dagokionez, aipatzekoa da Joselu anaiak hainbat urtean etorri barik egon ondoren, aurten berriro egongo direla Eskoriatzako plazan, uztailaren 1ean jaiei amaiera bikaina emateko. Jakinekoa da hainbat herritar pozik daudela “nobedade” honekin, eta musikariek ere pozik hartu zuten Eskoriatzara bueltatzeko gonbidapena. Bestalde Bad Sound System da 2003. urtean Irunen sortutako musika taldea ere egongo da, Reggae, Dancehall eta Ragga estiloak ekarriko dituena.
Helduen danborradan ere aldaketa garrantzitsua izango dugu; izan ere, aurten, danborrada bakarra izan beharrean, danborradak bi adar izango ditu, ibilbide berarekin eta 10 minutuko aldearekin, nahiz eta bukaeran berriz elkartu plazara batera sartzeko.
Txupinazoa
Jaiei hasiera emango dien txupinazoa ESKOZAP kolektiboko ordezkariek botako dute.
Aurten 25 urte betetzen dira EskoZap taldeak Aste Zapatista antolatzen duela Eskoriatzan, kontzientzia pizteko lelopean makin bat hitzaldi eta ekintza antolatu dituzte herriko eta jatorri anitzeko eragile eta norbanakoen laguntzarekin, eta beti erregeldiaz eta alaitasunez. Jaien hasierako agurra eta txupinazoa eurena izango da, ospatzen, eskertzen eta amesten jarraitzeko.
Sokamuturra
Ekainaren 29an goizeko 8:00etan sokamuturra egongo da. Gogoratu 16 urtetik beherakoek eta alkohola edo beste sustantziaren baten eranginpean daudenek debekatuta dutela sokamuturrean parte-hartzea.
Sokamuturra udaletxeko balkoitik ikusi nahi dutenek izena eman dezakete H@ZI zerbitzuan (telf. 943 71 44 07) edo whatsappez 636 78 59 71 telefonoan, ekainaren 26a baino lehen. Aforoa baino pertsona gehiagok izena emanez gero, zozketa egingo da.
Herri bazkaria
Bazkari herrikoirako txartelak salgai daude kiroldegian eta www.bibe.me webgunean ekainaren 23ra arte. Prezioak honako hauek dira: 24 euro 18 urtetik gorakoentzat eta 14 euro adin txikikoentzat. Internet bidez ere erosiz gero, prezioa %10 garestiagoa da.
Herri bazkariko mahai erreserbak hemen egin daitezke ekainaren 26a baino lehen.
Piroteknia
Aurten pirotekniazaleek aukera izango dute Deabru Beltzak taldearen “Su danborrak” ikuskizun ibilgaria ikusteko. Ekainaren 29an izango da, 22:30ean, eta ikuskizunean zehar su-txinpartak egongo direnez,arropa zaharra edo bakeroa, manga luzea, praka luzeak eta txanoa janztea gomendatzen da.
Gainera, ekainaren 30ean, 23:00etan Gernika plazatik suzko-erruberak botako dira, eta betiko moduan, ikusteko leku aproposena Olazar auzoa izango da, errekaren bestealdetik.
Aldaketak
Eguraldiagatik edo beste ezustekoengatik programan aldaketarik egonez gero, webgune honen bidez jakinaraziko da.
Eskoriatzako udalak Jai zoriontsuak opa dizkizue!!