Saguzarren gaua: data berria
2025 / 07 / 07Uztailaren 10ean egingo da Saguzarren gaua, joan den maiatzaren 30ean bertan behera geratu eta gero.
Naturtzaindiako kideek gidatu behar zuten maiatzaren 30ean egin behar genuen Saguzarren gaua, baina azken unean bota zuen zaparradak ekimena atzeratzea eragin zuen. Naturtzaindiak garai honetako iluntzeak aprobetxatzen ditu jarduera dibulgatzaile hau egiteko, saguzarrak neguko lozorrotik esnatu eta intsektu ehizan oso aktibo daudenez aukera paregabea delako bertatik bertara ikusi eta detekzio lanetarako.
Ikusi hemen, aurrekoan argitaratutako albistea.
Hitzordu berria
- Eguna: Uztailak 10, osteguna
- Ordua: 20:30
- Lekua: Santa Marina plaza