Zaintel. Senide zaintzaileentzako telefono bidezko arreta zerbitzua

2025 / 07 / 15

Zaintel, Eusko Jaurlaritzaren “Euskadiko familia-zaintzaileei zuzendutako telefono bidezko arreta” zerbitzua da.

ZAINTEL bizialdi osoko zaintzan zentratutako zerbitzua da, eta mendekotasun- eta/edo desgaitasun-egoeran dauden zaintzaileen eta haien senideen bizi-kalitatea hobetzea du helburu.

ZAINTEL guztiz doakoa da, eta 3 jarduera ditu nagusiki:

  • ENTZUTE ETA LAGUNTZA EMOZIONALA: Entzute aktiboa eta lasaitzeko espazio bat.
  • LAGUNTZA PSIKOLOGIKOA: Familia zaintzan espezializatutako laguntza psikologikoko zerbitzua.
  • INFORMAZIOA ETA PRESTAKUNTZA: Kasu bakoitzerako jarraibide eta aholku profesional eta indibidualizatuak, non laguntza materiala ere bidaltzen den WhatsApp eta/edo e-mail bidez

KONTAKTUA:

  • Telefonoa: 900 100 356
  • WhastsAppa: 619 41 96 28
  • E-maila: zaintel@euskadi.eus
  • Astelehenetik ostiralera 10:00-16:00