Termalismo programa martxan dago

2014 / 01 / 07

Imsersoren bitartez Estatuko Administrazioak nagusientzako antolatzen duen termalismo programan izena emateko epea zabaldu da.

Eskaera aurkezteko epea

Otsailetik abuztura arteko txandetarako, biak barne:

  • Lekua esleitzerakoan lehentasuna izateko: 2014ko urtarrilaren 16ra arte.
  • Itxaron zerrendako dagokion hurrenkeran sartzeko: 2014ko maiatzaren 16ra arte.

Irailetik abendura arteko txandetarako, biak barne:

  • Lekua esleitzerakoan lehentasuna izateko: 2014ko maiatzaren 16ra arte.
  • Itxaron zerrendako dagokion hurrenkeran sartzeko: 2014ko urriaren 30ra arte.

Plazak espedienteetan lortutako emaitzen arabera emango dira, betiere, bainuetxeak eta eskatutako txandak kontuan izanda.

Non tramitatu

Programa de Termalismo Social del IMSERSO

Apartado de Correos 14.005

28080 Madrid

Telefonoa: 901 10 98 99

Udaletxeko Gizarte zerbitzuetan

Telefonoa: 943 71 31 36

 Imserso