´Eskoriatza Bizirik´ erosketa bonuen kanpaina

2025 / 09 / 08

Eskoriatzako negozioei laguntzeko, kontsumoa sustatzeko eta familiei laguntzeko, udalak Eskoriatza Bizirik bonuen 2025 kanpaina martxan jarri du eta irailaren 8tik aurrera egongo dira bonuak salgai.

Baldintzak betetzen dituen pertsona bakoitzak 15 € balio duen bonu bat erosteko aukera izango du, eta trukean 30 € gastatu ahal izango ditu programari atxikitutako establezimenduetan.

Erosteko baldintzak

  • Eskoriatzan erroldatuta egotea.
  • Adinez nagusia izatea.
  • Ordainketa kreditu txartelarekin edo mugikorrarekin egitea (ez da beste ordainketa modurik onartuko)
  • NAN edo AIZ zenbakiarekin identifikatzea.
  • Beste baten bonua eskuratu nahi izanez gero, haren NAN edo AIZ zenbakia.

Nola eta non erabili

Bonu bakoitza 5 euroko balioa duen sei frakzioz osatuta dago, eta frakzio bakoitza zatiezina da. Erosketa bakoitzean, gutxienez 5 euroko frakzio oso bat erabili beharko da.

Bonuak Eskoriatzako establezimenduetan gastatu ahal izango dira, Eskoriatza Bizirik kanpainara atxikitako saltokietan edo zerbitzuen establezimenduetan. Establezimenduak kartel batekin identifikatuta egongo dira. Edozein kasutan, ez dira onartuko loteria eta bestelako joko edo apustuen, farmazia eta estanko ordainketak; beraz, horietan ezingo da erabili bonurik.

Orain arte kanpainari atxikitako saltoki eta establezimenduak honako hauek dira:

Salmenta tokia eta ordutegia

Bonuak udaletxean salduko dira astelehenetik ostiralera

  • Irailaren 8tik 11ra
    • 10:00 – 13:00
    • 17:00 – 19:00
  • Irailaren 12tik aurrera:
    • 10:00 – 13:00

Bonuak gastatzeko epea

Aurrez aipatutako saltoki eta establezimenduetan 2025ko urriaren 31 arte onartuko dira bonuak. Epe barruan erabili ez diren bonuak balio gabe geldituko dira eta hortik aurrera ezingo dira erabili. Udalak ez du erabili ez diren bonuen dirurik bueltatuko.