Kontsumo-bonuak agortu dira
2025 / 09 / 12Udaletik jakinarazi nahi dizuegu tokiko merkataritzari laguntzeko kanpainaren barruan eskuragarri jarritako kontsumo-bonuak agortu direla.
Eskerrak eman nahi dizkiegu eskoriatzarrrei egindako harreragatik eta atxikitako saltokien konpromisoagatik. Parte-hartze handi horrek agerian uzten du, beste behin ere, Eskoriatzak tokiko ekonomia bultzatzeko duen konpromisoa.
Etorkizuneko kanpainarik egingo balitz (oraindik balorazioa egin behar da), ohiko kanal ofizialen bidez informatuta mantenduko zaituztegu.
Eskerrik asko zuen parte hartzeagatik.