Erakusketa txokoa liburutegian
2025 / 09 / 25Sortzaile desberdinen lanei ikusgarritasuna emateko asmoarekin, erakusketetarako txokoa prestatu da liburutegian.
Arizmendi DBH2ko ikasleek plastikako irakasgaian egindako “errealismotik abstrakziora” ariketan oinarritutako lanekin emango zaio hasiera erakusteta txokoari.
2024-2025 ikasturtean zehar egindako irudiek estilo desberdinen arteko trantsizioa erakusten dute. Hasierako eredu batetik abiatuta estilo artistikoaren araberako deformazioetan oinarritu dute euren lana.
Urria erdialdera arte egongo da ikusgai liburutegiko ohiko ordutegian.
- Astelehenetik ostiralera: 10:30-13:00 eta arratsaldez 16:15-20:00etara.
- Urritik aurrera larunbat goizetan 10:30-13:00.
Herriko sortzaileei euren lanak erakusteko gonbita luzatzen diegu, interesa izanez gero idatzi edo deitu: 943 71 31 35 / 674 11 19 5