142 pertsona elkartu ziren jubilatuen omenaldian

2025 / 09 / 29

Atzo, irailak 28, urtero bezala, 65 urtetik gorakoek omenaldia jaso zuten pilotalekuan. Bertan 142 jubilatu inguru elkartu ziren.

11:30etan meza nagusia izan zuten San Pedro elizan. Irteeran txistulariak izan zituzten zain eta 14:00etan bazkaria hasi zen pilotalekuan.

Bazkalostean, bazkarira joandako emakume eta gizonezko nagusienak omendu zituzten: Brigada Carrasco, urrian 102 urte beteko dituen emakumea, eta Jose Mª Romaratezabala, egunean bertan 93 urte bete zituen gizonezkoa. Brigidari lore sorta eder bat eman zion Edorta Zubizarreta alkateak, eta emakumearen emozioa agerian geratu zen, eta Jose Mªri txapela jarri zion Dorleta Sologaistoa zinegotziak, horrek bere poztasuna azaleratu zuen, bertaratutakoen txalo zaparrada artean.

Ondoren, herriko denda, taberna, banketxe, enpresa, eta Udalak emandako opariak banatu zituzten erretiratuen elkarteko kideek.

Azkenik, bukatzeko, dantza izan zuten Jose Angel Elizondoko musikariarekin eta jende asko dantzan jarri zuen ederto pasatuz. Bazkarira joandako guztiek oso giro ederrean pasatu zuten eguna