Energia trantsiziorako bulegoa berriro ere martxan

2025 / 10 / 23

Zenbait hilabetez itxita egon ostean, Debagoieneko Mankomunitateak herriz herri arituko den energia trantsiziorako bulegoa berriz irekiko du.

Astelehenetan Eskoriatzan

Bulegoak, aurretik egin bezala, arreta zuzena emango du eta herri guztiek izango dute aurrez aurreko zerbitzua eskainiko duen egun eta ordutegi propioa. Horretarako, teknikari bat izango
da herriz herri, energiari lotutako informazio guztia gardentasunez eskaintzen.

Eskoriatzan astelehenetan egongo da, udaletxeko 1. solairuan, 9:00etatik 14:00etara. 

Aurrez aurreko zerbitzuaz gain, aukera izango da ere telefonoz eta emailez informazioa eta aholkularitza eskatzeko. Horretarako, Mankomunitateak telefono eta mezularitza zerbitzuak jarri ditu martxan, 747 48 51 47 telefono zenbakian eta energiabulegoa@debagoiena.eus helbide elektronikoan.

Horrez gain, zalantzak argitu eta informazioa uneoro eskuragarri izateko energiabulegoa.debagoiena.eus webguneak ere martxan jarraitzen du.