Lan eskaintza: 2 peoi lurperatzaile
2025 / 10 / 27 Eskoriatzako  Udalak  2  peoi  lurperatzaile  kontratatuko  ditu  2025-2026ko  Enplegua  sustatzeko  dirulaguntzen  baitan,  4  hilabeteko  iraupenez  eta  lan-jardun  osoan.
Eskoriatzako  Udalak  2  peoi  lurperatzaile  kontratatuko  ditu  2025-2026ko  Enplegua  sustatzeko  dirulaguntzen  baitan,  4  hilabeteko  iraupenez  eta  lan-jardun  osoan.
Hauek dira hautagaiek betebeharreko ezinbesteko baldintzak:
- Lanbiden lan-eskatzaile gisa alta emanda egon, bai hautagaitza enplegu-eskaintzatara bidaltzen duten momentuan, baita kontratua hasteko egunaren aurreko egunean ere.
- Debagoienan erroldatuta egotea.
- Ezingo dira kontratatu 2024ko ekitaldirako enplegu-sustapeneko toki-ekintzetarako laguntzen deialdietan edo EAEko EGF Plus 2021-2027 programetan kontratatuak izan.
- B gidabaimena izatea.
Hauek dira baloratuko diren baldintzak:
- Euskararen ezagutza.
- Zeregin anitzak egin izana udal-brigadetan, lurperatzeak barne.
- Laneko arriskuen prebentzioari buruzko ikastaroak edo mintegiak izatea.
- Eskoriatzan erroldatuta egotea.
Lanbideko  erreferentzia:  162025012160
Eskaerak  aurkezteko  azken  eguna:  2025eko  urriaren  31
Informazioa  eta  izen  ematea:
- Lanbideko webgunean
- Telefonoa: 943 023 860
