Kiroldegiko udal garajeak errentan esleitzeko prozesua

2025 / 11 / 11

Eskoriatzako udalak kiroldegian dituen 16 garaje-plaza alokatuko ditu, esleipen-kontratuaren iraupena lau urtekoa izango da eta esleipendun bakoitzak ordaindu beharreko kanona hileko 57 eurokoa da (BEZ barne)

Eskatzaileek bete beharreko baldintzak

  • Eskaerak aurkezteko epe amaieran 18 urte beteta izatea.
  • Eskoriatzan erroldatuta egotea. Eskatzailea pertsona jurikoa baldin bada, egoitza soziala Eskoriatzan izatea.
  • Errentaria turista-mailako ibilgailu baten jabe izan beharko da.
  • Trakzio mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zergan subjektu pasiboa izatea Eskoriatzako udalerrian.
  • Udalari ordaindu beharreko zergak kitatuta edukitzea.

Eskaerak aurkezteko epea eta modua

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Eskaera orria behar bezala beteta.
  • Eskatzailea pertsona juridikoa denean, Erregistroan behar bezala inskribatutako eratze eskrituraren fotokopia.
  • Eskatzailea Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legearen 71. artikuluan jasotako kasuetan ez dagoela dioen zinpeko aitorpena (lege horren bidez, 2014ko otsailaren 26ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014/23 (EB) eta 2014/24 (EB) Zuzentarauen transposizioa egiten da Espainiako ordenamendu juridikora).
  • Ibilgailua duela justifikatzeko, ibilgailuaren dokumentazioaren fotokopia. (eskaera orrian bertan beteko da)
  • Zinpeko aitorpena, bertan eskatzaileak adierazi behar du zenbat garaje plaza dituen eskariak egiteko epea bukatzen den unean edo, hala bada, garajeren bat erabiltzen ote duen (errentan hartuta, doan utzita…). (eskaera orrian bertan beteko da)

Eskaerak aurkezteko azken eguna 2025eko azaroren 21a da eta 2 modutara aurkez daitezke:

  • Presentzialki: H@ZI zerbitzua, astelehenetik ostiralera  8:00-14:30
  • Online (eskaera orria deskargatu eta online erantsi)

Informazio eta zalantzak

  • Telefonoa: 943 71 44 07
  • WhatsAppa: 650 49 51 65

Baldintzen plegua