Enagas-en hidrogeno-sarea Eskoriatzako eremuan
2025 / 11 / 24
Enagasek –gasbideak kudeatzen eta eraikitzen dituen enpresa– Iberiar penintsulan hidrogenoa garraiatzeko hodi-sarea hedatu nahi du.
Sare honek 2.600 kilometroko luzera izango du eta Debagoiena zeharkatuko du Elgetatik Leintz Gatzagara, tartean Eskoriatzatik igaroz. Horretarako egungo gasbidearen azpiegitura erabiliko dute.
Europako funtsekin finantzatutako proiektu hori 2030. urtean jarri nahi dute martxan, baina eraikitzen hasi aurretik Herritarren Partaidetzarako Plan Kontzeptuala abiatuko dute herritarrek proiektuaren xehetasunak ezagutu ditzaten eta alegazioak egiteko aukera izan dezaten. Eskoriatzan abenduaren 2an izango dira, kontzejupean 9:00retatik 14:00etara
