Hotzen aurrean osasuna babesteko ohitura egokien gomendioak
2026 / 01 / 09Hotz-boladaren aurrean herritarrek hartu beharreko ohitura osasungarriak publikatu ditu Gurutze Gorriak eta Eskoriatzako Udalak herritarren artean zabaldu nahi ditu.
Nori eragiten dio hotzak bereziki?
- Adinekoak, haurrak eta haurtxoak.
- Gaixotasun kronikoak dituzten eta farmako jakin batzuekin tratamenduan dauden pertsonak.
- Mugikortasun urriko pertsonak.
- Haurdun dauden emakumeak.
- Pisu txikiko pertsonak.
- Aire zabalean lan egiten duten pertsonak.
- Alkoholarekiko edo nerbio-sistemako beste substantzia depresore batzuekiko mendekotasuna duten pertsonak.
Gomendio nagusiak
- Zaindu elikadura eta hidratazioa
- Arropa eta osagai egokiak jantzi
- Kanpora irtetzeko orduak zaindu
Informazio osoagoa Gurutze Gorriak publikatutako Erne hotzarekin

