San Pedro auzoan igogailu publikoa jartzeko lanak hasi dira

2026 / 02 / 10

San Pedro auzoko 11. eta 12. atarien artean igogailu publikoa jarriko da, bi mailen arteko desnibela irisgarri bihurtzeko helburuarekin.

Obrak jada hasita daude, eta sei hilabeteko iraupena izango dutela aurreikusten da. Jarduketaren aurrekontua 223.522,14 eurokoa da.

Lanek irauten duten bitartean, sortzen diren eragozpenak ahalik eta txikienak izateko saiakera egingo da. Hala ere, bizilagunei pazientzia izan dezatela eta obrengatik sor daitezkeen endredoengatik barkamena eskatzen zaie.