Lan eskaintza: Kultura teknikaria

2026 / 03 / 27

Eskoriatzako Udalak kultura teknikaria lanpostua bitarteko funtzionario batekin betetzeko hautaketa prozesua jarri du martxan.

Prozesuan parte hartzeko baldintzak dira, besteak beste, hauetako titulu bat izatea: gradua, ingeniari teknikoa, unibertsitateko diploma edo 3. mailako lanbide-heziketa edo baliokidea, eta baita C1C1 hizkuntza eskakizunari dagokion euskara-maila ere.

Hautaketa prozesuan parte hartzeko eskaera eskabide-eredu ofizial eta normalizatuan egingo da,  webgune honetako “Udal lan eskaintza” ataletik,  2026ko martxoaren 30etik apirilaren 22ra arte.

Eskabidearekin batera, baloratu beharreko merezimenduen dokumentazioa, deialdian izena emateagatiko tasa ordaindu izanaren egiaztagiria eta motibazio-idatzi bat aurkeztu beharko dira.