Liburuaren Nazioarteko Eguna, egitarau berezia
2026 / 04 / 21
Apirilaren 23an ospatzen den Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira, Eskoriatzako udal liburutegiak egitarau berezia prestatu du.
Aurtengo berrikuntza nagusia da egitarau honetako ekintza asko liburutegian bertan egingo direla, espazio publiko hau irekiagoa egin eta eskoriatzarrentzako kultur eta literatura topagune bihurtzeko helburuarekin.
Hauxe da prestatutako egitaraua:
23an, osteguna, 18:00, liburutegian– LITERATURA SOLASALDIA: Mary Shelleyk idatzitako FRANKENSTEIN liburuari buruzko berbaldia, interesdun guztiei irekia eta Mikel Antzak gidatutakoa.
24an, ostirala, 18:00, Zaldibar antzokian – EZAGUTUZ ULERTU ETA ULERTUZ MAITATU ekitaldia: LH6.mailako haurrek idatzitako Aitona-amonen biografia lanen sari banaketa ekitaldia, Beheko Errota musika eskolak girotutako ekitaldia.
26an, igandea
- 12:00, liburutegian – LITERATURA JUNTAIXE: 4 eskoriatzarrek gustuko duten liburua aurkeztuko dute, Dorleta Kortazarrek gidatutako ekitaldian. Zuzeneko musika ere egongo da.
Bukaeran, luntxa egongo da bertaratzen diren guztientzako. - 19:00, Zaldibar antzokian – Mikel Markezen GEZURRARI ZOR disko berriaren aurkezpena. Aurten argitaratu berria den diskoaren aurkezpena egingo du Markezek, eta diskoko letretako bat Oihana Aranak egindakoa denez, bertsolaria ere bertan egongo da, abeslariarekin batera. Musika lanetan Iker Lauroba eta Arkaitz Miner egongo dira.
27an, astelehena, 18:30, liburutegian – Oihana Arana Cardenalen ZERUA HEMEN liburuaren
aurkezpena. Idazle eskoriatzarrak SUSA argitaletxearekin argitaratu berri duen poesia liburuaren aurkezpena, Goienako kazetaria den Aitziber Aranburuzabalak gidatutakoa.
Apirilaren 20tik aurrera udal liburutegitik ateratako CD eta liburuen azoka egongo da.
Eskoriatzar guztiak animatu nahi ditugu ekintzetan parte-hartu eta liburutegia bisitatzera!!
