Euskara ikasteko dirulaguntzak eska daitezke

2026 / 04 / 24

Eskoriatzako udalak 2025-2026 ikasturtean edo 2026. urtean euskara ikasteko matrikulak ordaintzeko dirulaguntzak emango ditu eta eskaera aurkezteko epea zabalik dago.

Nork eska dezake?

  • Eskoriatzan erroldatutakoek.
  • Eskoriatzako Udaleko zinegotziek nahiz plantilako langileek.
  • Eskoriatzako kirol edo aisialdi elkarteetan diharduten pertsonek, euren egitekoa aisialdiko eremuan erabakigarria denean.

Baldintzak:

  • Matrikula ordainduta izatea.
  • Asistentzia gutxienez %75ekoa izatea.

Eskaerak aurkezteko epea dagoeneko zabalik dago eta azaroaren 27ra arte aurkeztu ahal izango dira eskaerak.

Laguntzari buruzko xehetasun guztiak webgune honetan.