Gorosarri dantza taldearen 60.urteurreneko argazki erakusketa

2026 / 04 / 30

Gorosarri dantza taldeak 60. urteurrena ospatuko du egitarau berezi batekin eta kultur etxean urteurren horren harira, argazki erakusketa jarriko da kultur etxean.

1966an sortu zen Gorosarri dantza taldea, Mario Padilla Maguregi buru zela, eta aurten 60. urteurrena ospatzen da. Horren harira, maiatzaren 16rako egitarau berezia antolatu du taldeak; bertan parte-hartuko dute gaur eguneko dantzariek zein azken sei hamarkadetan taldeko kide izan direnek.

Bestalde, Eskoriatzako Udalak, Gorosarri dantza taldearekin elkarlanean, argazki erakusketa antolatu du kultur etxean. Erakusketak ia ehun argazki biltzen ditu, XX. mendearen hasieratik gaur egunera arte herrian izan den dantza-zaletasuna erakusten dutenak. Udalak Eskoriatza Iruditan plataforman bildutako irudiak jarri ditu, batez ere XX. mendearen hasieratik 80ko hamarkadara artekoak; Gorosarri dantza taldeak, berriz, material berriagoa ekarri du.

Erakusketa maiatzaren 3an inauguratuko da, arratsaldez, Atxorrotxeko eguna ospatzearekin batera. Ondoren, maiatzeko lehen bi asteetan egongo da ikusgai, ostegun, ostiral eta larunbatetan, 18:00etatik 20:00etara. Hona hemen egunak:

  • Maiatzak 3, 7, 8, 9 eta 14, 15, 16

Katalogoa

Erakusketarako katalogo bat argitaratu da, ikusgai dauden argazki guztiak jasotzen dituena, erakusketa gunetik kanpo ere kontsultatu ahal izateko. Gainera, katalogo honek eskoriatzarrei aukera ematen die irudiei lotutako informazioa zuzendu edo osatzeko.