2026ko uztaileko ohiko plenoa

2026 / 07 / 20
    • Eguna: uztailaren 23a (osteguna)
    • Ordua: 18:00
    • Lekua: Udaletxeko pleno aretoa

Hauek izango dira tratatuko diren gaiak:

  1. Aurreko bilkurako akta onartzea.
  2. Alkatetzaren jakinarazpenak.
  3. Debagoieneko trantsizio energetikoaren inguruan Argitzenek emandako gomendioen aurrean aginte-organoak hartutako konpromisoei buruz hartu beharreko jarreraren gaineko proposamena.
  4. 2026-KALD-000010 kreditu aldaketa espedientea onartzeko proposamena.
  5. 2026-KALD-000012 kreditu aldaketa espedientea onartzeko proposamena.
  6. Torrebaso pasealekua 6 helbideko pabilioi-biltegia udalaren ondasun eta eskubideen inbentarioan sartzeko erabaki proposamena.
  7. Torrebaso pasealekua 6 helbideko pabilioi-biltegia desafektatzeko eta ondare-ondasuntzat kalifikatzeko proposamena.
  8. Zerbitzu publikoak eskaini eta jarduera administratiboak burutzeagatik ordaindu beharreko tasen ordenantza arautzaileko eranskina “Kirol instalazioak eta kirol zerbitzuak erabiltzeagatiko tasa” aldatzeko proposamena.
  9. EAJ/PNV udal taldeak aurkeztutako mozioa: euskal poliziaren, ertzaintzaren eta udaltzaingoen lanari babesa.
  10. Galde-eskeak.