Gaztelekuak asteburuan irekiko ditu ateak

2026 / 09 / 22

Eskoriatzako Gaztelekua 12 eta 17 urte bitarteko nerabeei zuzendutako zerbitzu publikoa da eta irailaren 25eko asteburuan irekiko ditu ikasturte honetako ateak.

Gaztelekua, Eskoriatzako frontoian kokatuta dago eta ostiral, larunbat eta igandetan egoten da zabalik irailetik ekainera bitartean, ostiraletan 17:00etatik-20:30era eta larunbata eta igandetan 16:30etik-20:30era. Horretaz gain, neguko, udaberriko eta udako oporretan, ekintza bereziak antolatzen dira bertako erabiltzaileekin batera.

Gazteleku zerbitzuan nerabeek ondo pasatzeaz gain, hainbat esperientzietatik ere ikasten dute, izan ere, zerbitzuaren helburuen artean, parte-hartzea, euskararen erabilera, genero arteko berdintasuna, tratu onak eta prebentzioa sustatzea daude. Nerabeei erabat irekia da, edozeinek har dezake parte, bertaratu eta izena ematea besterik ez da egin behar zerbitzuaz gozatzeko, doakoa da.

2014an jaiotakoei ongi-etorria

Gaztelekuko erabiltzaile berriak izango dira 2014an jaiotako herritarrak, hori dela eta, zerbitzua ongi ezagutu ahal izateko, egun eta ordu batzuk eskainiko dira: Gaztelekuko erabiltzaile berriak izango dira 2014an jaiotako herritarrak, hori dela eta, zerbitzua ongi ezagutu ahal izateko, egun eta ordu batzuk eskainiko dira:

  • Urriak 25 17:00-20:30
  • Urrian zehar ostiral, larunbat eta igandeetako lehen ordua.

Herriko beste nerabeek urriaren 26tik izango dituzte gaztelekuko ateak zabalik.

Guraso bilera

Zerbitzua eta bertako lantaldea ezagutzeko aukera izango da urriaren 17an arratsaldeko 18:30ean gaztelekuan bertan. Bertan zerbitzuaren helburua, lan metodologia, ekintzak eta opor garaiko dinamikak azalduko dira.

Zerbitzuaren inguruko informazio eskuratu ahal izango da: @eskoitzakogaztelekua