130 pertsona elkartu ziren Eskoriatzako jubilatuen omenaldian
2026 / 09 / 28Atzo, irailak 27, urtero bezala, 65 urtetik gorakoek omenaldia jaso zuten pilotalekuan. Bertan 130 jubilatu inguru elkartu ziren.
11:30etan meza nagusia izan zuten San Pedro elizan. Irteeran txistulariak izan zituzten zain eta 14:00etan bazkaria hasi zen pilotalekuan.
Bazkalostean, bazkarira joandako emakume eta gizonezko nagusienak omendu zituzten: Maria Melgar Vivas, 95 urte dituen emakumea, eta Jose Mª Romaratezabala, gaur bertan 94 urte bete dituen gizonezkoa. Mariari lore sorta eder bat eman zion Edorta Zubizarreta alkateak, eta emakumearen emozioa agerian geratu zen, eta Jose Mªri txapela jarri zion Dorleta Sologaistoa zinegotziak, horrek bere poztasuna azaleratu zuen, bertaratutakoen txalo zaparrada artean.
Ondoren, herriko denda, taberna, banketxe, enpresa, eta Udalak emandako opariak banatu zituzten erretiratuen elkarteko kideek.
Azkenik, bukatzeko, dantza izan zuten Jose Angel Elizondoko musikariarekin eta jende asko dantzan jarri zuen ederto pasatuz. Bazkarira joandako guztiek oso giro ederrean pasatu zuten eguna.

