San Pedroko igogailu berria martxan
2026 / 11 / 04San Pedroko igogailu berria martxan jarri da, herritarren mugikortasuna eta irisgarritasuna hobetzeko helburuarekin. Azpiegitura berriak 236.000 euroko aurrekontua izan du, eta egunero 7:30etik 23:00etara egongo da erabilgarri.
Espazio berria ingurunearekin bat datorren elementu natural gisa agertzen da. Izan ere, igogailuaren hormak eta pasabidearen barandak beirazko azal bat osatzen dute, baso bat serigrafiatuta duena, goiko parkearen isla, natura herrira jaitsiz.

