Subero eta Durakogain Parke Eolikoen klusterra jendaurrean jarri dute

2026 / 11 / 20

Jendaurrean dago Subero eta Durakogain parke Eolikoen klusterraren proiektuaren eta ingurumen inpaktuaren azterketaren informazio publikoa, interesdunek aztertu eta nahiz izanez gero egoki iritzitako alegazioak aurkez ditzaten.

Alegazioak egiteko azkeneko eguna abenduaren 23a izango da.

Proiektuaren ezaugarriak

Subero eta Durakogain Parke Eolikoen klusterra Aramaioko eta Eskoriatzako udalerrietan kokatu nahi da. Parkean 170 metroko errotazio diametroa eta abatzeraino 110 metroko altuera duten 2 aerosorgailu jarriko dira 4,95MWko potentziadurak eta 110 metroko dorre meteorologiko bat Aramaioko udalerrian.

Hura ebakuatzeko  azpiegitura aerosorgailu bakoitzetik Eskoriatzako sekzionamendu-zentrora joango diren goi-tentsioko lurpeko lineek osatuko dute.

Aurreikusitako aurrekontua (BEZik gabe): 16.886.731,87 eurokoa da.

Proiektua jendaurrean

Proiektu honi aldez aurreko administrazio-baimena ematea Deskarbonizazio Zuzendaritzari dagokio, eta horretarako, proiektua eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena jendaurrean jarri dira.

Bai interesdunek baita gainerako herritarrek ere aztergai izango dute dokumentazioa ondorengo lekuetan:

Alegazioak aurkezteko azkeneko eguna abenduaren 23a izango da eta idatziz nahiz euskarri fisikoan, aurkeztu ahal izango dira Arabako  zein Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzako erregistro nagusian,  edo EAEko Administrazio Publikoko erregistro eleelektroniko orokorrean.