Lan-eskaintza: administraria

2026 / 11 / 24

Eskoriatzako Udalak pertsona bat kontratatuko du diru-bilketaren eta idazkaritza-kontu-hartzailetzaren arloetan administrazio-lanak egiteko, 2025eko Enplegu Planaren arabera. Kontratuaren iraupena 6 hilabetekoa izango da, lanaldi erdiz.

Hauek dira izangaiek betebeharreko ezinbesteko baldintzak:

  • Enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea.
  • Langabezian egotea.
  • 2025eko ekitaldirako enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako laguntzen deialdian eta 2025eko ekitaldirako Gazte Enplegurako Programa Operatiboaren esparruan toki-erakundeek gazteak kontratatzeko laguntzen deialdian kontratatua ez izatea.
  • Debagoieneko udalerriren batean erroldatuta egotea deialdia egin baino 6 hilabete lehenagotik.
  • Zigor-aurrekaririk ez izatea.
  • Batxilergoa edo baliokidea.
  • Euskara: C1 gaitasun maila (EGA) egiaztatzea, ziurtagiriaren bidez edo Udalak egin beharreko probaren bidez.
  • IT-Txartela ziurtagiri hauek izatea:
    • Microsoft Excel oinarrizkoa edozein bertsiotan.
    • Microsoft Word, oinarrizkoa, edozein bertsio.

Lanbideko erreferentzia: 162026013272
Eskaerak aurkezteko azken eguna: 2026ko abenduaren 1a
Informazioa eta izen ematea: