Lan eskaintza: Gizarte langilea
2026 / 11 / 24Eskoriatzako udalak gizarte langile bat kontratatuko du 2026ko enplegua sustatzeko diru laguntzen baitan. Kontratuak 6 hilabeteko iraupena izango du eta lan-jardun erdia.
Hauek dira izangaiek betebeharreko ezinbesteko baldintzak:
- Enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea.
- Langabezian egotea.
- 2025eko ekitaldirako enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako laguntzen deialdian eta 2025eko ekitaldirako Gazte Enplegurako Programa Operatiboaren esparruan toki-erakundeek gazteak kontratatzeko laguntzen deialdian kontratatua ez izatea.
- Debagoieneko udalerriren batean erroldatuta egotea deialdia egin baino 6 hilabete lehenagotik.
- Zigor-aurrekaririk ez izatea.
- Gutxienez Erdi-mailako Heziketa Zikloa: Gizarte langintza.
- Euskara: C1 gaitasun maila (EGA) egiaztatzea, ziurtagiriaren bidez edo Udalak egin beharreko probaren bidez.
- Gidabaimena izatea
Lanbideko erreferentzia: 162026013259
Eskaerak aurkezteko azken eguna: 2026ko azaroaren 30a
Informazioa eta izen ematea:
- Lanbideko webgunean
- Telefonoa: 943 023 860

