Kirol zerbitzuen tasa aldaketa
2014 / 02 / 06Udalbatzak urtarrilaren 28an izandako osoko bilkuran hasierako onarpena eman zion ekintza administratiboak egiteagatik kobratu beharreko tasak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa bati. Aldaketa horrek Kirol instalazioak eta kirol zerbitzuak erabiltzeari buruzko 9.eranskinean tarifa berriak ezartzen ditu. Proposamena jendaurrean dago orain, nahi duenak aztertu eta egoki iritzitako alegazioak aurkezteko. Hauek dira xehetasunak:
- Aztertzeko lekua: Udaletxeko idazkaritza bulegoa
- Erreklamazioak aurkezteko azken eguna: 2014ko martxoaren 13a.
- Erreklamazioak non aurkeztu: Udaletxeko sarrera erregistroan (9:00 – 14:30)
- Harremanetarako: 943 71 44 07 eta idazkaria@eskoriatza.net
- Iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean