Santa Ana eta Arbiñoste arteko aparkalekua irekiko da
2014 / 02 / 06Gaur, otsailak 6, osteguna, Arbiñoste eta Santa Ana artean dagoen aparkaleku berria irekiko da eguerdian.
Aparkalekuak 85 kotxerentzako edukiera du, eta dohainekoa izango da. Aparkaleku berri hau mugikortasunarekin lotutako asmo handiagoko proiektu baten barruan sartzen da. Proiektu horren helburu dira joan-etorriak egiteko modu jasangarriak sustatzea eta erraztea, oinezkoei lehentasuna ematea eta erdigunean ahalik eta kotxe gutxien ibiltzea.