Atez atekoaren ezarpena Eskoriatza osoan
2014 / 02 / 07Hiru hilabeteetan zehar proba pilotu bat egin dugu Eskoriatza iparraldean (San Pedro, Intxaurtxueta eta Gaztañadi auzoetan). Proba pilotu honetan Udalaren hasierako proposamenaren eta bostgarren edukiontziaren erdi bideko aukera bat probatu dugu non organikoa edukiontzi bidez jaso den eta gainotzeko frakzioa esekitokian zintzilik jaso den.
Pasa diren hiru hilabetetan egindako proba pilotua bere amaierara heldu da. Proban zehar mankomunitateko teknikoek emandako datuek ondorengoa adierazten dute:
- Sistemaren azterketa egoki bat egiteko erabiltzaile kopuru nahikoa izan da
- Papela, ontzi-arinak eta beira ondo banatu dira
- Edukiontzi marroia komunitarioa eta anonimoa denez bertan materia orgainikoa beste hondakinekin nahasita (plastikoak, papela,…) azaltzen dela eta ondorioz organiko hori konpostatu eta ber-erabili ordez zabortegira eraman behar izan da.
Hau ikusita Eskoriatza guztian ezarriko den sistema ondorengo izango da:
Hau dela eta ondorengo asteotan egingo diren informazio bileretan bertaratzeko eskatzen dizuegu:
Edozein zalantza edo ekarpenetarako:
HONDAKINEN KUDEAKETA – INFORMAZIO BULEGOA
Ibarraundi Museoa 1. Solairua.
Ordutegia: astelehen-osteguna 10:00-14:00 / 15:00-19:00 Ostirala: 10:00-14:00.
Tel. 943 71 54 53-688 862 527 / hondakinak.eskoriatza@debagoiena.com