Berrikuntzak aurtengo inauterietako egitarauan
2014 / 02 / 12Prest dago aurtengo inauterietako egitaraua, eta berrikuntzen artean aipatu behar da mozorro desfilea arratsaldean egin beharrean, eguerdian egingo dela, hain zuzen ere, eguerdiko 13:00etan.
Desfilea Huheziko aparkalekuan hasiko da eta pilotalekuan amaitu. Parte hartu nahi duten taldeek aldez aurretik eman dezakete izena edo, egunean bertan, 12:30ean, Huheziko aparkalekuan.
Desfilean parte hartzen duten taldeek mozorro lehiaketan parte hartzen dute. Sarituak arratsaldeko 19:00ak aldera jakinaraziko dira plazan.
Herri bazkaria
Bestalde, ostiral honetan jarriko dira salgai inauterietako herri bazkarirako txartelak. Bazkaria martxoaren 1ean, larunbatean, izango da, 14:30ean, pilotalekuan.
Menuak
Helduak
- Menua: marmitakoa, txerri txuletak txingarretan erreta eta tarta.
- Kafea eta edariak (ardoa, ura eta sagardoa)
- Prezioa: 15 €
Gaztetxoak (14 urtera arte
- Menua: makarroiak, oilasko-bularkia eta tarta.
- Edaria: ura
- Prezioa: 10 €
Txartelak Goxotxiki eta Inkernu tabernetan eros daitezke otsailaren 25era arte. Bazkaltzeko lekua erreserbatzeko idatzi kultura@eskoriatza.net edo deitu 943. 71 46 88.
Inauterietako egitaraua.
Otsailak 27, osteguna. Urdelardero eguna
10:30 Umeen kalejira.
11:30 Txistorra plazan.
17:00 Pailazoak kiroldegian “Tomaxen abenturak: Mendizaleak” / Payasos en el polideportivo
18:00 Txokolatea plazan (Bakoitzak bere edalontzia ekarri behar du/Cada persona debe traer su vaso).
Martxoak 1, larunbata.
13:00 Inauterietako desfilea eta mozorro lehiaketa.
- Irteera: Huheziko aparkalekutik.
- Izena aldez aurretik eman daiteke edo, egunean bertan, 12:30ean, Huhezin.
14:30 Herri bazkaria frontoian.
17:00 Zezentxoak eta poneyak Luis Ezeizako patioan.
18:00 EGAN taldea plazan.
Otsailak 4, asteartea.
10:30 Umeen jaialdia plazan (eguraldi txarra egiten badu, pilotalekuan)
17:00 Kukumarroak irtengo dira kultur etxetik.
18:00 Jon Urbieta Dja plazan.