Hondakinen bilketa sistema berria ezartzeko prozesua
2014 / 03 / 04Otsailaren hasieran eman zitzaion hasiera informazio kanpainari, eta egindako 8 hitzaldietara 500 bat pertsona etorri dira, horien artean, herritarrak (hirigune eta landa eremukoak), merkatariak eta industria arloko ordezkariak. Bileretan sistemaren funtzionamenduaren inguruko galdera ugari izan dira; hona hemen horien laburpen bat:
- Noiz atera behar dut?
- Kubo marroietan poltsak erabil daitezke? Bai, hala nahi duenak poltsa erabili ahal izango du, betiere, poltsa konpostagarria baldin bada. Poltsa horiek herriko dendetan egongo dira salgai. Kuboa zintzilikarioan uzterakoan poltsa irekita utzi beharko da.
- Egutegi eta ordutegira ezin banaiz egokitu? Hondakinak larrialdi gunera eraman ahal izango dira. Gune hori estaziño zaharrean egongo da, Aingeru Guarda kalean.
- Ontzi arinak edozein motako poltsetan atera ditzaket? Bai, etxeetan izaten ditugun plastikozko poltsak berrerabili daitezke.
- Etxeko animalien gorotzekin zer egin? Errefusa dira, eta egunero atera ahal izango dira zintzilikariora, plastikozko poltsa batean.
Edozein zalantza izanez gero, Ibarraundi museoan dagoen Informazio bulegora jo:
- Ibarraundi Museoa, 1. solairua
- Ordutegia:
- Astelehenetik ostegunera: 10:00 – 14:00 eta 15:00 – 19:00
- Ostiraletan: 10:00 – 14:00
- Telefonoa: 943 71 54 53 edo 688 862 527
- hondakinak.eskoriatza@debagoiena.com
Alegazioen erantzuna eta erakusketa
Otsailaren 27ra arte bilketa puntuen gaineko alegazioak eta proposamen berriak egiteko aukera egon da, eta dagoeneko, hainbat jaso dira, martxoaren 7a baino lehen erantzungo direnak. Bilketa puntuen kokapen definitiboekin erakusketa egingo da Ibarraundin, martxoaren 11tik 13ra, informazio bulegoko ordutegian. Ondoren, martxoko azken bi asteetan sistema erabiltzen hasteko beharrezko edukiontziak eta gidak banatuko dira.
Bailarako datuak
Bestalde, aste honetan jaso ditugu 2013ko bilketa selektiboko datuak, eta Eskoriatzak sailkatuta jasotako hondakin kopurua %1 igo badu ere, oraindik Debagoienean gutxien birziklatzen duen herrietako bat gara.
Beraz, Eskoriatzako Udalak hartutako erabakiarekin egoera horri buelta eman nahi diogu, eta 2014an, gutxienez, %70eko hondakin bilketa selektiboko tasara iritsi. Ohitura txiki batzuk aldatuta guztiontzako onura handiak lortuko ditugulakoan gaude. Arduraz jokatuz apiriletik aurrera Eskoriatza zero zabor norabidean jarriz.