Hondakin sistema berrirako materiala banatzeko laguntza behar du Udalak
2014 / 03 / 11Laster hondakin bilketa selektiboa izango dugu Eskoriatzan. Dakizuenez, horrek ahalegintxo bat eskatuko du herritar guztion aldetik, izan ere, sortzen ditugun hondakinak gure etxeetan bereizita botatzea suposatuko du. Martxoaren 17tik apirilaren 3ra bitartean, hondakin bilketa selektiboa egiteko beharrezko materiala banatuko du Udalak herritarren artean, eta lan horretarako boluntarioak behar dira.
Egun horietan goizez eta arratsaldez boluntarioak behar dira txandak osatzeko. Txanda bakoitzeko hiru boluntario behar dira behintzat.
Ordutegia honako hau izango da:
- Goizez: 10:00-14:00
- Arratsaldez: 15:00-19:00
Beraz, prozesu honetan laguntzerik nahi baduzu txandaren baten parte hartuz, jarri harremanetan Ibarraundi museoarekin izena emateko.
- Telefonoa: 943.71 54 53
- Emaila: ibarraundi@eskoriatza.net
Ondo egingo dugulako!
Eskerrik asko!