Autobus zerbitzua hobetzeko prozesua

2014 / 03 / 19

Bilera eguna: apirilak 1, asteartea.
Ordua: 18:30.
Lekua: Kultur Etxea.

garraioa_hobetzen

Gipuzkoako Foru Aldundiak 2013ko urrian autobus zerbitzua hobetzeko prozesu bat jarri zuen martxan.

Lehenengo fasean herritarrekin, eragileekin eta udalekin bilerak egin ziren diagnostikoa osatzeko eta proposamenak jasotzeko. Fase horretan 3.300 ekarpenetik gora jaso ziren Gipuzkoa osoan. Hainbat herrietan egindako bileretan 1.050 lagun izan ziren, eta beste bide batzuetatik, 2.255 galdetegi bete zituzten herritarrek, inoizko parte-hartze prozesu handienean.

Bigarren fasean, autobus zerbitzua hobetzeko proiektua idatzi behar zuen talde teknikoak bilerak egin zituen herritarren saioetako emaitza aztertzeko, ekarpenak kontrastatzeko eta txostena osatzeko.

Eta orain, hirugarren fase honetan, talde teknikoak egindako proposamena, aurreproiektua, aurkeztuko zaie herritarrei, lehenengo fasean egindako ekarpenak nola txertatu diren eta abar azaltzeko. Aurreproiektua azalduta, herritarrek aukera izango dute beraien iritzia emateko, aurreproiektua findu eta aberasteko. Ondoren, talde teknikoak fase honetan jasotako ekarpenak aztertuko ditu, eta egokitzat jotakoak proiektuan txertatuko ditu.

Horretarako, bilera irekia antolatu da Eskoriatzan, apirilaren 1ean, asteartea, arratsaldeko 18:30ean, Kultur Etxean.