Eskoriatza ezagutzeko Aste Santuan bisita gidatuak
2014 / 04 / 14Eskoriatzan zer ikusi badagoenez aurtengo Aste Santurako Ibarraundi Museotik hainbat bisita gidatu antolatu dira.
Apirilaren 17an,18a, eta 21ean doako hainbat bisita gidatu egiteko aukera izango da. Bisitetan parte hartzeko ez da izenik eman beharko, adierazitako orduan bertara agertuta nahikoa da.
Ostegunean, apirilaren 17an, Zubiate labea.
- 11:00etan, erderaz.
- 12:00etan, euskeraz.
Elkartzeko tokia: Zubiate labea
Ostiralean, apirilaren 18an, Elorretako errota.
- 11:00etan, erderaz.
- 12:00etan, euskeraz.
Elkartzeko tokia: Elorretako labea.
Astelehenean, apirilaren 21ean, Eskoriatzako Monumentuak.
- 11:00etan, erderaz.
- 12:00etan, euskeraz.
Elkartzeko tokia: Ibarraundi Museoa.