Udal lokala errentan emateko deialdia zabalik
2014 / 04 / 28Eskoriatzako Gaztañadui kaleko 29. zenbakiko behean kokatutako dagoen Udalaren jabetzako lokala, errentan emango da. Lokalak 152,49 m2-ko azalera du eta bera osorik edo partzialki hartzeko lehiatu ahal izango da. Deialdia arautzen duten baldintza guztiak Kontratatzailearen Profilean kontsultatu daitezke webgune honetan. Hona hemen laburpen bat:
Gauzatu daitezkeen jarduerak: Hemen kontsultatu
Kontratuaren iraupena: Kontratu honek 10 urteko iraupena du. Hala ere, kontratua berariaz eta alde biak ados jarrita (gutxienez bi hilabete lehenago) luzatu ahal izango da BOST URTEKO beste bi alditan, kontratuaren iraupena guztira HOGEI URTE baino gehiago ezingo delarik izan.
Kontratuaren prezioa: 60,42 euro m2-ko eta urteko (Prezioa gorantz hobetu ahal izango da)
Eskaintzak aurkezteko azken eguna: 2014-05-08 (14:30)
Informazio gehiago:
- Telefonoa: 943 71 44 07
- E-maila: udala@eskoriatza.net
- Lokalaren planoa